XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mrs. Sabinstonen masailak goritasun bizi batez tintatu ziran, Arnolden abots monotonoa gau haretan entzutean:
- Izeko, asko sentitzen dot esan behar deutsudana.

Ordu luzeetan sakonkiro ausnartu ondoren, New Zelandera bueltatzea erabagi dot, neure partea salduta.

Konturatzen naz honek sortuko deutsuzan arazo handiez, baina New Zelanden daukadazan negozioek diru falta handia daukie eta ezinbestekoa dot dirutza hori lortzea.

Bihar, goizeko lehen orduan beteko ditut paper guztiak, eta diruarekin barkuz aldegin.

Zorigaiztoko gau haretan, ezin izan eban Mrs. Sabinstonek lorik hartu, eta bakarrik egunsentia susmatzen zanean lortu eban begi blaituak istea.

Hamabiak jota egozan itzartu zanean, eta Prestonen ahotik jakin eban lobearen urteera.

Handik egun bitara, pentsakizun malenkoniatsuetan murgilduta egoala, Prestonekin batera jaun dotore bat azaldu zan saloiko atetik, maletaz beterik.

- Mrs. Sabinston, izeko, hemen nauzu azkenean.

Atzerapenaren arrazoiak adierazten neutsuezan bigarren telegramea hartuko zenduela uste dot, ez da halan?.